9. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2938/2010 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana, lehentasunezko jarduketa. Urdiain-Altsasuko industrialdea" izeneko UPSaren eremuko esku-hartze arkeologikoak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa. Urdiain-Altsasuko industrialdea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala (aurrerantzean, UPS), Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak sustatua, onetsi zen.

Erabakiaren 2.h) atalean, Altsasuko 2. sektoreko (Zangituko hirigintza sektoreko) Plan Partziala egin baino lehen zundaketak egiteko beharra aipatzen da. Zehazki, zehazten da dagoen ondare arkeologikoari buruz Ondare Historikoaren Zerbitzuak aipatzen dituen erabilera baldintzak bermatzeko, hasiera batean Altsasuko 3. poligonoko 1616., 1624., 1625. eta 1626. lurzatiak -horietan, zundaketak egin behar dira 2. sektoreko Plan Partziala egin baino lehen- kultura balioa duen lurzoru gisa eta 2. sektoreari atxikitako sistema orokor gisa sailkatuko direla, eta egindako zundaketen emaitza ikusita, plan partzialean eginen dela atxikitako sistema orokorraren azken zedarritze zehatza, ondare arkeologikoak eskatzen duena.

Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. (NASUINSA) enpresak eskaera egin ondoren, Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez (2010eko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), adierazi zen Altsasuko 3. poligonoko 1616., 1624., 1625. eta 1626. lurzatiak aldi baterako okupatzea onura publikokoa zela, desjabetze ondorioetarako, esku-hartze arkeologikoa egin ahal izateko.

Erabaki berean, jarduketak ukitutako finken aldi baterako okupazioa beharrezkoa eta presakoa zela adierazi zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, baita "Nafarroako Industria Lurzorua, S.A, (NASUINSA)" sozietatea desjabetzearen onuraduna zela ere.

Aurrekoarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 5. artikuluan agindutakoarekin eta zundaketak gauzatu beharrarekin bat, aldez aurretik ezarri behar da ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea. Eranskinean deskribatu dira, beren titularra adieraziz.

Espediente honi buruzko agiriak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan daude aztergai (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua, 31005-Iruña). Interesdunek egoki deritzeten alegazioak aurkezten ahalko dituzte, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Altsasuko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina "Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. (NASUINSA)" enpresari jakinaraztea (Tomás Caballero parkea, 2-3. solairua, 31006-Iruña).

Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Urdiain-Altsasuko industrialdea. Zangitu Zundaketa Arkeologikoak

FINKAREN

KODEA

TITULARRAK / HELBIDEA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

ZUNDAKETA (u.)

AB. OK. ZUNDAKETA (m²)

AB. OK. SARBIDEA

(m²)

POL.

LURZ.

LUR MOTA

U: Altsasu

ALS-01

Margarita Bergara Ruiz andrea

San Juan kalea, 22-2.a

31800 Altsasu (Nafarroa)

4

24

720

3

1616

Lurzorua. Belardia

ALS-02

Josefina Sanroman Larraza andrea

Gartzia Ximenez kalea, 37-2.a

31800 Altsasu (Nafarroa)

2

12

268

3

1624

Lurzorua. Belardia

ALS-03

María Paz Sanroman Celaya andrea

Zelai kalea, 61

31800 Altsasu (Nafarroa)

2

12

316

3

1625

Lurzorua. Belardia

ALS-04

Angel Lecea Larrea jauna

Ferialeku kalea, 33

31800 Altsasu (Nafarroa)

2

12

372

3

1626

Lurzorua. Belardia

Laburdurak: Pol.: poligonoa; Lurz.: Lurzatia; Ab. ok.: aldi baterako okupazioa.

F1021328

Iragarkiaren kodea: F1021328