85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Urdalurko urtegiaren kanona. Iragarki-oharra

2011ko martxoaren 22an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak Urdalurko urtegiaren 2011ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

A.-Urdalurko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0409250423 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

B.-Estatuak, obren onuradun gisa (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), guztira 21.964,64 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko martxoaren 23an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1106106