85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-270

Murillo el Cuendeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Murillo el Cuendeko Udala.

Xedea: Arradako hondakin uren tratamendurako lanak baimentzea.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Murillo el Cuende (Nafarroa).

Baimen eskearen xede diren lanak deskribaturik daude NILSAk 2010eko martxoan egin zuen "Arradako Hondakin Uren Tratamendurako Oinarrizko Proiektua" izenekoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko martxoaren 24an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1106095