85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia

2011ko martxoaren 22an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak Allozko urtegiaren 2011ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi du, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Erregelamendu hori apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

A.-Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki baino lehenagotik badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa 5,3116811262 euro ordainduko dituzte hektareako.

B.-Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondoren jaso badute eta han erregulatutako ura erabiltzen badute, Allozko urtegiko erregulazio kanon gisa 39,8438340454 euro ordainduko dituzte hektareako.

C.-Ebro Ardatza Allozko urtegiko erregulazioaren onuraduntzat joko da, eta 36.710,40 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiko erregulazio kanona kalkulatzerakoan.

D.-Erabiltzaile hidroelektrikoek, Allozko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, erregulazio kanon gisa 0,0049804793 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

E.-Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute Allozko urtegiko erregulazioari esker, 0,0099609585 euroko kanona ordainduko dute kWh-ko.

F.-Estatuak, obren onuradun gisa (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), guztira 50.062,22 euroko erregulazio kanona ordainduko dio erakunde kudeatzaileari.

Aditzera ematen da, kanonak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko buruari zuzenduta, hamabost (15) eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan kanonaren proposamena ikusgai egonen da Konfederazioaren bulegoetan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko martxoaren 24an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1106071