85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

2011ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2011ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, Patronatu honen 2011ko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen. 876.964,90 euro egiten du.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen finkatua:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

3. kapitulua: Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 336.807,43 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 540.157,47 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 876.964,90 euro.

GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua: Langileria gastuak: 796.011,90 euro.

2. kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 60.593,00
euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 360,00 euro.

6. kapitulua: Inbertsio errealak: 20.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 876.964,90 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2011ko apirilaren 14an.-Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1107011