85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

2011. urteko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa betez, Villamayor de Monjardíngo Udalak bere plantilla organikoa onestea erabaki zuen 2011ko otsailaren 24ko osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela. Iragarkia 2011ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n, eta jendaurrean egon den bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da plantilla organiko hau:

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarinekin, Lukinekin eta Iguzkitzarekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, Barbarinekin, Lukinekin eta Iguzkitzarekin partekatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbarinekin, Lukinekin eta Iguzkitzarekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, Barbarinekin, Lukinekin eta Iguzkitzarekin partekatua. Sarbidea: Nafarroako Enplegu Zerbitzuan hautatua.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

Alejandro Elso Fábregas. Idazkaria. A maila. 2. gradua. 2000ko maiatzaren 5a.

Iranzu García de Eulate Urdangarain. Administrari laguntzailea.
D maila.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Villamayor de Monjardinen, 2011ko apirilaren 14an.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1107030