85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1. aldaketa 2011ko aurrekontuan

Ultzamako Udalak, 2011ko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela:

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa.

Hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontuetan 1/2011 aldaketa egiteko espedientea; hona hemen haren edukia:

Gastuetako kontu-sail hau sortzea:

Kontu-saila: "Iraizozko ingurabidea hobetzeko obrak".

Zenbakia: 1-432-60120.

Zenbatekoa: 321.899,90 euro.

Finantzabideak:

Kontu-saila beheititzea / kreditu transferentzia:

Kontu-saila: "Iraizozko ingurabidea hobetzeko obrak".

Zenbakia: 1-581 69006.

Zenbatekoa: -321.899,90 euro.

Aldaketa egiteko prozedura:

Osoko bilkuran hasiera batean onetsi ondotik, espedientea jendaurrean egonen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, 15 eguneko epean horren kontrako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Aipatu epean alegazioarik aurkeztu ezean, espedientea onetsita geldituko da zuzenean.

Alegazioak aurkezten badira, Udalaren Osoko Bilkurak behin betikoz onetsi beharko du espedientea, alegazio horiei buruz egokiak iruditzen zaizkion erabakiak hartuta.

Larraintzarren, 2011ko apirilaren 6an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1106966