85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2011ko lehen seihilekokoa, eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2011ko urtekoa. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko apirilaren 15ean, erabaki zuen onestea 2011ko hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioko kuotak, lehenengo seihilekoari dagozkionak, baita landalurreko ondasunen gaineko kontribuziokoak ere, 2011ko urteari dagozkionak. Orobat, zehaztu zen borondatezko diru-bilketarako epea 2011ko apirilaren 26tik ekainaren 3ra bitarte luzatuko dela, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tuteran, 2011ko apirilaren 26an.-Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1107582