85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2011ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2011ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsita gelditu da 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

Funtzionarioa:

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %32,99.

Administraria:

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30,72.

Lan-kontratudunak:

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %8,36.

Lanaldi laburra:

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi osoa.

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi partziala.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Deiturak eta izena: Martinez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Gradua: 4. Egoera administratiboa: jardunean.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: Fuertes Martínez, Miguel Angel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko administrazio-kontratuduna). 3. gradua. Udalak onartutako antzinatasuna 2010eko abenduaren 31n: 18 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrendak

Deiturak eta izena: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C. Gradua: 2. Egoera administratiboa: jardunean.

Deiturak eta izena: Belén Ortega González. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko gisa).

Deiturak eta izena: María Teresa García Garraza. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko gisa, lanaldi partziala).

Iragarkiaren kodea: L1106934