85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Larraina multzoko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9an igogailuak paratzeko Plan Bereziaren testu bategina. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-11 (12/CU).

"Larraina multzoko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9an igogailuak paratzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondotik (JOB 12/UV, 2010-12-21) jendaurrean egon da eta epe hori iraganik, erabaki da:

1. Behinm betikoz onestea U.I.XIII-Donibaneko Z-1 zonan dagoen Larraina multzoko 4, 5, 6, 7, 8 eta 9an igogailuak paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Bereziaren testu bategina. Horren ondorioz, eremu publikoaren gaineko fatxaden lerrokadura aldatuko da.

2. Onestea lantalde prestatzaileak 2011ko martxoan eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamenduko buruak 2011ko martxoaren 3an alegazioei buruz egindako txostenak, erantzuna ematen baiete Iñaki Jiménez Ochoak eta Francisco Monente Zabalzak eta Iván San Miguel Alvarezek eta Amaya González Sierrak jendaurreko epean aurkeztu dituzten alegazioei; horiek ez dute aldaketarik batere ekarri orain onesten den testu bateginean.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

"Hirigintzako araudia

1. artikulua. Materialak:

Gorputz irtenen itxiturak egiteko erabiliko diren materialak honako hauek izanen dira:

Xaflazko itxitura, eta bat etorriko da Erreginaren aldapa karrikako 13an paraturiko igogailuarekin.

Xaflazko itxitura guztiak kolore berekoak izanen dira.

Lehen igogailua egin ondoan, gainerakoak haren gisara eginen dira diseinuari, materialei, egiturari, koloreei eta abarrei dagokienez.

2. artikulua. Urbanizatzeko lanak:

Partikularren bizkar eginen dira urbanizatzeko behar diren lan guztiak.

Udal instalazioei eta haien erregistroei eragiten bazaie, instalaziorako behar den okupazio eremutik kanpora aterako dira horiek guztiak, edozein motatakoak izanik ere. Partikularren bizkar eginen dira lan horiek ere."

Iruñean, 2011ko apirilaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1106941