85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udaleko Argia Patronatuko tarifen
kobrantza aldi baterako etena

Udaleko Argia Patronatuko Batzordeak, 2011ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: Ikusirik Osasunbidearekin 2011rako dagoen hitzarmena eta haren edukiarekin bat eginik, hitzarmen horrek indarra duen bitartean ez dira kobratuko Patronatuak egiten dituen zerbitzuen tarifak, urologoaren zerbitzuen tarifak, basektomiei dagozkienak, izan ezik, honela kobratuko baitira: 75 euro Patronatuarekin hitzarmena sinatua duten toki entitateetako erabiltzaileei; eta 576,56 euro gainerako erabiltzaileei.

Orkoienen, 2011ko apirilaren 4an.-Patronatuko burua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1106891