85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Jabari publikoko lurraren desafektazioa.
Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2010eko abuztuaren 6ko osoko bilkuran aho batez hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi du eremu publikoko hogeita hamabi (32) metro koadro desafektatzea La Feria urbanizazioan, jabari publikoaren eta katastroko 16. poligonoko 1.457 lurzati mugakidearen arteko mugak arautze aldera. Desafektazioaren xedea da ondotik lur hori saltzea aipatu lurzati mugakide horri eranstearren.

Honen bitartez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek hura aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Erriberrin, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1106962