85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Otsagabiako Udalak, 2011ko martxoaren 25ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen hirigintzako hitzarmena, 1. poligonoko 117. lurzatian urbanizatze eta lagatzearen betebeharrak argitzeko; bertan, nabea eraberritu nahi dute elkartea egiteko, eta sustatzaileak Bilgua elkarte gastronomikoa eta Uxin elkartea dira.

Iragarkia 2011ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganik bi alegazio aurkeztu dira, onetsiak izan direnak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2011ko apirilaren 12an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1106970