85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2011. urteko lehen seihilekoaren zergak

Interesdun guztiei jakinarazi nahi zaie honako hau izanen dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2011ko lehen seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko egutegia:

Borondatezko ordainketaren aldia: 2011ko maiatzaren 1etik 31ra bitarte, biak barne.

Epez kanpoko ordainketa: %5 gehiago, 2011ko ekainaren 1etik ekainaren 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoren.

Helbideratutako ordainagiriak 2011ko maiatzaren 31n kobratuko dira kontutik.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko dituen ordainagiriak eraman beharko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2011ko apirilaren 28an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1107646