85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

994/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Isabel Vera Arlegui andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 859/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista, OOLTko pediatra eta psikiatra izateko lanpostuak, 1.1 oinarrian adierazitako moduan hutsik gelditzen direnak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

2009ko irailaren 1ean eman eta urte horretako 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean, argitaratutako 2342/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta urriaren 14ko 3121/2009 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta deialdian bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen -5, Pediatria barrutiko espezialisten kasuan-, baita haien destinoa eta plantilla organikoan identifikatzeko duten zenbakia ere. Ebazpen hori 2009ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an.

Izendapen proposamena 2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, eta Funtzio Publikoren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 2549/2010 Ebazpenaren bidez hartan sartutako 5 izangaiak izendatu ziren.

Gero, aipatutako ebazpenean izendatutako izangai bati borondatezko eszedentzia eman zaionez, jabetza hartu zuen egunetik beretik, une horretan beste administrazio batean zerbitzu ematen ari zelako, 2010eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, abenduaren 10ean, Josune Hualde Olascoaga andrearen alde.

Aurkeztutako agiriak aztertuta eta deialdiko baldintzak betetzen direla egiaztatuta, urtarrilaren 17ko 78/2011 Ebazpenaren bidez proposatutako izangaia izendatu zen, eta lanpostua esleitu zitzaion.

Azken izangai hori eszedentzian deklaratu zen, jabetza hartzearen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean. Horregatik, 2011ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 30ekoan, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen. Isabel Vera Arlegui andrea proposatu zen, oposizioa gainditu dutenen zerrendan ondorengoa izateagatik.

Hark aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Isabel Vera Arlegui andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.

Lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta "Pediatria" espezialitatean sailkaturik dago (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Izendatutako izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Izangaia lanpostua dagoen lantokiari organikoki lotuta geldituko da. Halaber, lantoki horri atxikiko zaio funtzionalki eta arestian aipatu den funtzioen araberako atxikipenaren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko fakultatiboek batera emanen dituzte Osasun Barrutiko populazioari osasun laguntza jarraitua bermatzeko ezartzen diren zerbitzuak.

Izendatutako izangaiak dedikazio esklusiboaren araubidean lan eginen du, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioarekin eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

Horrez gain, guardiak eginen ditu, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.

2. Isabel Vera Arlegui andreari 69938 lanpostua esleitzea, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1107382