85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2011ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2011ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko aurrekontuko aldaketen bi espediente.

Erabaki hori 2011ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da. (2011ko apirilaren 6ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Kreditu gehikuntza, 9.558,00 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batean, finantzatuko dena diru-sarreretako 6. kapitulutik ("Inbertsio errealak besterentzea") zenbatekoa 9.558,00 eurokoa izanik.

2.-Kreditu berezia, 2.231,54 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batean, finantzatuko dena diru-sarreretako 6. kapitulutik ("Inbertsio errealak besterentzea") zenbatekoa 2.231,54 eurokoa izanik.

Noain Elortzibarren, 2011ko apirilaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1106637