85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2011ko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea.

Erabaki hori 2011ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da. (2011ko apirilaren 6ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Kreditu gehikuntza, "Inbertsio errealak" izeneko gastuen kontu-sailetako 6. kapitulukoa, 4.248,00 euro egiten duena, eta kreditu berezia, "Inbertsio errealak" izeneko gastuen kontu-sailetako 6. kapitulukoa, 28.880,13 euro egiten duena, horiek guztiak finantzatuak "Kapital-transferentziak" izeneko diru-sarreren kontu-saileko 7. kapitulutik, 24.791,25 euro egiten baitu, eta "Inbertsio errealen besterentzea" izeneko diru-sarreren kontu-sail batetik, 8.336,88 euro egiten baitu.

Noain Elortzibarren, 2011ko apirilaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1106635