2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Xehetasun azterlana, Luis María Machicote Alzuguren jaunak sustatua. Behin betiko onespena
2011ko apirilaren 15ean Lesakako Udalak eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki da, bertzeak bertze:
1) Luis María Machicote Alzuguren jaunak sustatutako xehetasun azterlana behin betiko onestea. Dokumentu hori Juan Ignacio Oyarzabal jaunak idatzia da, eta, 2010eko otsailaren 25ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak oniritzia eman dio.
2) Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lesakan, 2011ko apirilaren 27an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L1107546