85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

922/2011 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, ondoren aipatzen direnak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko optikari optometrista izateko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 11ko 259/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lekualdatze lehiaketa egin ondotik hutsik gelditzen ziren optikari optometrista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean.

2010eko apirilaren 21ean eman eta urte horretako 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitaratutako 1540/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta maiatzaren 26ko 1732/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 11koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (2 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposioaldia amaiturik, 2011ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14koan, probak puntuazio altuenekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren bi izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Loreto Mendiluce Martín andrea eta Miren Jasone Arandia Belaustegui andrea, biak txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, optikari optometrista lanpostuan aritzeko.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Deialdiko lanpostua B maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "Optika" espezialitatean sailkatuta dago (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Izendatzen diren izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta, bidezkoa bada, alta emanen zaie bertan, araubide horretan ezarritako babesaren pean.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Izendatuei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauek esleitzea:

María Loreto Mendiluce Martín andreari plantilla organikoan 69490 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Miren Jasone Arandia Belaustegui andreari plantilla organikoan 68829 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzari), Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1107115