85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2011. urteko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa betez, Iguzkitzako Udalak bere plantilla organikoa onestea erabaki zuen 2011ko martxoaren 1eko osoko bilkuran (3-2011), erregelamenduzko quoruma zuela.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbaringo, Lukingo eta Villamayor de Monjardingo herriekin batasunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, Barbaringo, Lukingo eta Villamayor de Monjardingo herriekin batasunean. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria, Barbaringo, Lukingo eta Villamayor de Monjardingo herriekin batasunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea, Barbaringo, Lukingo eta Villamayor de Monjardingo herriekin batasunean. Sarbidea: Nafarroako Enplegu Zerbitzuan hautatua. Egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.

Alejandro Elso Fábregas. Secretario. A maila. 2. gradua. Administrazio egoera: jardunean.

Iranzu García de Eulate Urdangarain. Administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera administratiboa: jardunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iguzkitzan, 2011ko martxoaren 13an.-Alkate-udalburua, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1106954