85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatetzaren eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2011ko apirilaren 26an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2011ko apirilaren 27tik 29ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateetako Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabaera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Xabier Etxegia Loiarte alkateordearen esku uztea, kanpoan naizen bitartean ordezkatu nazan aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2011ko apirilaren 26an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L1107544