85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2011ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea xehetasun azterlana, Getze Galarko 4. poligonoko 57. lurzatiaren xehetasun azterlana, María Bestina Martínez Ceñak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze Galarren, 2011ko apirilaren 14an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1106939