85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hezkuntz ekipamendu publikoa ezartzea xede duen
lurzatiaren lagatze-administratiboa

Etxarri Aranazko Udalak 2011ko apirilaren 5eko osoko bilkuran administrazio-lagatzeari buruzko baldintzen agiria onartu zuen; lurzatia ekipamendu publikorako erabiliko da, bertan D ereduko ikasketxe pribatu-kontzertatua ezartzearren.

Proposamenak Etxarri Aranazko udal erregistroan aurkeztu beharko dira 30 eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bulego ordutegian.

Administrazio-baldintzen agiria udaletxean dago eskuragarri nahi duenarentzat (Kale Nagusia 10, 31820, Etxarri Aranatz).

Etxarri Aranatzen, 2011ko apirilaren 26an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1107545