85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Deialdia, taxi lizentzia esleitzeko

Zarrakazteluko Udalak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki du Taxi lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdia onestea. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenean bete gabe gelditu zen.

Berriz ere eskaintzak aurkezteko epea ireki da, iragarki hau argitaratu eta 15. egunean bukatuko baita, eta azken eguna larunbata bada edo udal bulegoei dagokienez lanegun ez baldin bada, orduan hurrengo lehen lanegunean izanen da, hura balioduna bada.

Klausula administratiboen agiria Udal Idazkaritzan dago.

Zarrakaztelun, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1106628