85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2011ko apirilaren 13an. Hona hemen testua:

"1. Silvio Lozano Calvo lehen alkateordea eskuordetzea, alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunetarako, 2011ko apirilaren 18tik 25era, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea."

Burlatan, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1106938