85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2010eko urriaren 13an egin osoko bilkura arruntean, 18. puntuan, behin betikoz onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean, 14. poligonoko 363 eta 501. lurzatietako lurzoru urbanizagarria kategoriaz aldatzeko, Loizun. Berariaz irekitako espedientean dago. Sustatzailea Baztango Udala da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

PROPOSATUTAKO HIRIGINTZAKO ARAUDIA

14. artikulua. Nekazaritza eta abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua.

14.1. Definizioa.

Kategoria hau osatzen dute kalitate agrologiko ertaineko lurzoruek, baita abeltzaintza estentsiborako aprobetxatzen diren eta oihan lurzorutzat jotzen ez diren etzeek eta larreek okupatzen dituzten lurrek ere.

14.2. Babes araubidea.

Lurzoru mota honi dagozkion landa erabilerei eusteko helburuarekin ezarri dira erabilerak eta jarduerak.

a) Honako hauek onartzen dira.

1.-Baratzezaintzarako eraikin eta instalazioak.

2.-Mintegiak eta berotegiak.

3.-Abeltzaintza estentsiborako eraikinak.

4.-Etxeko ukuiluak.

5.-Erlezaintzako instalazioak.

6.-Puntu honetako b) eta c) letretan sarturik ez dauden eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

b) Honako hauek baimentzen ahalko dira.

1.-Meategiak.

2.-Legar eta hareak ateratzea.

3.-Harrobiak.

4.-Pista eta bide berriak egitea.

5.-Landaretza erretzea.

6.-Aisia denborako baratzetarako soilik erabiltzen diren eraikin eta instalazioak, bizitzeko inoiz erabil ez daitezkeelarik.

7.-Abeltzaintza intentsiborako diren eraikin eta instalazio barreiatuak.

8.-Nekazaritzako biltegiak.

9.-Aziendategiak.

10.-Herri lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haien zerbitzurako behar diren eraikin eta instalazioak.

11.-Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, hornidura edo zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak.

12.-Kirol eta aisiako jarduerei lotutako eraikin eta instalazioak.

13.-Azpiegiturak.

14.-Familia bakarreko edo biko etxebizitza bakartua, titularraren bizitegi ohiko eta iraunkorra izateko xedea duena.

c) Debeku da: Artikulu honetako a) eta b) idatz-zatietan sarturik ez dauden eraikuntzako jarduerak.

22. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza orokorrak.

-Eraikinen ezaugarri topologikoek zein konposiziokoek eraikinaren ordenantzetan jasotako determinazioak bete beharko dituzte, baita ibarreko ezaugarriak ere eraikuntza eta arkitektura aldetik.

-Debeku da edozein eraikuntza, ez bada zuzenean lotua nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jarduerei edo aisiako eta kiroleko jarduerei. Orobat onartzen da familia bakarreko etxebizitza bakartuak egitea, betez gero Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 116. artikuluan ezarritako baldintzak eta araudi honetako 22.1 artikulukoak.

-Eraikin berrietarako oraingo azpiegitura baliatuko da, ez baitute bide berririk ekarriko, non ez diren lurzatiaren barreneko bideak, haietan sartzeko eta ibiltzeko.

-Debeku da eraikin berriak egitea %25etik goitiko malda duten lurretan.

-Eraikinen gutieneko atzeraemangunea, lurzatiaren mugen aldera: 3 metro.

-Eraikinen gutieneko atzeraemangunea, lurzatiaren mugen aldera, eremu publikora jotzen duelarik: 5 metro.

-Debeku da zelaitzea, haren ondorioz 3 m-tik goitiko ezpondak egiten badira. Belarra eta zuhaitzak landatuko dira gertatzen diren ezponda edo lubeta guztietan.

-Eraikin nagusietatik kanpo elementu bereziak paratu nahi izanez gero, hala nola siloak, biltontziak, transformadoreak etab., baimena ematen ahal da, baldin eta haien beharra frogatzen bada; nolanahi ere, azalera eraikiaren barrenean sartuko dira.

-Debeku da eraikin berriak egitea mendi bizkarretan, mendi kaskoetan, begiratoki naturaletan, terraza ertzetan eta bertze toki nabarmen edo berezietan; orobat, sakanetan, ubideetan eta erreka-zakuetan, uholdeak harrapatzen ahal dituen tokietan eta lur osasungaitz edo arriskutsuetan.

23. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza partikularrak.

23.2. Abeltegiak.

-Ekainaren 23ko 158/2003 Foru Dekretuan ezarritako determinazioak betetzen direla frogatu beharko da, hau da, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko abeltzaintzako instalazioen ingurumen baldintza teknikoak, baita Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean ezarritakoa ere (bidezkoa den kasuetan).

-Eraikuntza mota honen barnean hiltegiak eta haragi-produktuak eraldatzeko gainerako eraikuntza guztiak.

-Gutieneko lurzatiaren azalera: 1.500 m².

-Lurzatiaren azaleraren gehieneko okupazioa eraikinarekin: %25.

-Gutieneko tarteak hiri lurzorura: ekainaren 23ko 158/2003 Foru Dekretuan horrelako eraikinetarako ezarritakoak; Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko abeltzaintzako instalazioen ingurumen baldintza teknikoak ezarri zituen foru dekretu horrek.

-Ordenantzetan eta garapenerako udal planeamenduetan eta aldi bakoitzean indarra duen legerian zer xedatzen den, horren arabera kokatuko dira hiltegiak. Lurzoru urbanizaezinean ezarri edo handitu nahi badira, Zerbitzu Teknikoen Probintziako Batzordeak baloratuko du proposatzen den kokalekuaren egokitasuna, eta hura baimenduko, hala behar badu.

-Gutieneko tarteak errepideetara: Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak edozein eraikin motatarako oro har ezarritakoak.

-Tarteak, interesekoak deklaratu diren bide, altxonbide eta bidexketara: araudi berariazkoan eskatzen direnak.

-Azalera eraikiari, fatxadaren gehieneko luzerari, eraikinaren garaierari, gehieneko garaierari eta abarri buruzko baldintza bolumetrikoak abeltzaintzaren premia produktiboen araberakoak izanen dira, baita inguruaren baldintza orografiko eta paisajistikoen araberakoak ere.

-Arbolak sartu beharko dira ustiategiaren inguruan, babes hesia izan daitezen ingurumenaren eta paisaiaren aldetik.

Iragarkiaren kodea: L1106946