85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

873/2011 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Emilia Luna Goñi andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 873/2011 Ebazpenaren bidez, Emilia Luna Goñi andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1107381