85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2011ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, Udalaren 2011ko plantilla organikoa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2011ko apirilaren 8an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1106640