85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Bodega Cooperativa San Sebastián. Jarduera: upelategiko hondakin urendako igorlea. Tokia: 1400. lurzatia, 1. poligonoa, Andosilla.

Andosillan, 2011ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1107038