85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Ordenantza, Ameskoabarreneko Udalaren herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duena.
Hasierako onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2011ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, legezko quoruma bildurik, erabaki du hasiera batean onestea Ameskoabarreneko Udalaren herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenean, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1106620