85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izaskun Urbieta Azpeitia andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 454/2011 Ebazpenaren kontra. Haren bidez parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak onetsi eta jendaurrean jarri dira, maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako Estatuko lekualdatze lehiaketan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, parte-hartzaileen zerrendan María Lázaro García andrearen eta Jose Javier Irigoyen Perurena jaunaren artean, biak barne, dauden izangaiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, espedientea ikusteko (Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusian dago ikusgai) eta, kasua bada, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2011ko apirilaren 12an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1107530