85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2011ko apirilaren 13ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Navarra para la Conservación y el Desarrollo del Cerdo de Raza Pío Negro/Euskal Txerria". Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Fco. Javier Urroz Tellechea jauna eta Iñaki Oronoz Etxeberria jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei jakinarazi eta jakin dezaten. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2011ko apirilaren 20an.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1107529