85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 612/2010 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Nafarroako Kutxak eskaturik, hipoteka dela eta, Oscar Sáez Gil jaunaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000612/2010 betearazpen prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkante publikoan jartzen diren ondasunak:

Tuteran den higiezina, Albala kaleko 8an; 40.425. finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua; 3.360. liburukia, 936. liburua, 110. orria.

Goian aipatutako finkak 166.240 euroko (ehun eta hirurogeita sei mila berrehun eta berrogei) tasazio-balioa du enkanterako.

Enkantea 2011ko ekainaren 28an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 000500 1274 kontuan (3180 0000 06 0612 10 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2011ko apirilaren 7an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1106656