85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko 482/2010 neurriak

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: M.ª José Ayala Lazaro prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien gaineko 482/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Tuterako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegi honetan, Alexander Montaño Montaño jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Bethy Natividad Peñaloza Bustamante andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, 2011ko otsailaren 17an, hitzez hitz hauxe dioen 21/2011 epaia eman da:

Epaitza:

Bethy Natividad Peñaloza Bustamante andrearen eta Alexander Montaño Montaño jaunaren semeari buruz, ondorio eta neurri hauek hartzea erabaki dut:

1. Amaren esku uztea Aitor Josep Montaño Peñaloza adingabearen zaintza eta ardura.

2. Bere seme Aitor Josep Montaño Peñalozarekiko guraso-ahala kentzea Alexander Montaño Montaño jaunari, baita edozein bisita araubide ere.

3. Aitak 100 euro ordainduko ditu hilabetean bere semearen mantenurako; diru kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak, nazio osorako prestatzen duen aurreko urteko KPIa aplikatuta. Gastu bereziak erdi bana ordainduko dituzte gurasoek, gastu hori agiri bidez frogatu ondoren; aldizkakoa ez izanik, zer gastu den edo zenbatekoa den kontuan hartuta, mantenu pentsioan sartu beharrekoari esaten zaio gastu berezi; besteak beste, gastu medikoak, psikologikoak barne, Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituenak, Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen farmazia gastuak, baldin eta medikuntzari lotuak badaude; eskola gastuak, hau da, matrikula eta liburuen erosketa eta, aitak eta amak onartutako jarduera edo ekintza baten ondorio izanik, direnak direlako, hala egitea komeni direnak.

5. Adingabea Espainiatik ateratzeko, amaren, Bethy Natividad Peñaloza Bustamante andrearen, baimen espresa beharko da.

Kosturik gabe.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Epai honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da jarduketei eransteko. Epaile magistratua.

Eta Alexander Montaño Montaño jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, ediktu honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Tuteran, 2011ko apirilaren 6an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1106332