85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 560/2010 demanda

Alexis Gimeno Ramblak eta Sergio Gimeno Ramblak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Club Deportivo Balomano Sanchicorrotaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000560/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Alexis Gimeno Ramblak eta Sergio Gimeno Ramblak Club Deportivo Balonmano Sanchicorrotaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei 3.500 euro garbi eta 6.970 euro garbi ordaintzera, hurrenez hurren, gehi legezko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa ere demandatutzat jotzen da legezko ondorioetarako.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0560 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0560 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Club Deportivo Balonmano Sanchicorrotari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko apirilaren 8an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1106626