85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 126/2011 demanda

Jorge Javier Ochoa Gonzalezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Tradisna Servicios Asociados S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 126/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Jorge Javier Ochoa Gonzalezek Tradisna Servicios Asociados, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez deklaratzen dut auzi-jartzailearen kaleratzea bidegabekoa izan zela, 2011ko urtarrilaren 3tik aurrerako ondorioekin, eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea berriro onartzera bere lanpostuan edo, bestela, 4.397,29 euroko kalte-ordaina ematera. Epai hau jakinarazi ondoko bost eguneko epean zer nahiago duen adierazi behar du, eta aukera hori aipatu epean erabiltzen ez badu, lehenbizikoa hautatu duela ulertuko da. Edozein modutan ere, auzi-jartzaileari ordaindu behar dizkio kaleratzeak ondorioak sortu zituen egunaren biharamunetik (hau da, 2011ko urtarrilaren 4tik) epaia jakinarazten den egunera arteko soldata kobratu gabeak, eguneko 43,43 euro ordainduta. Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen da bidezko diren legezko ondorioetarako.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0126 11 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0126 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Eta Tradisna Servicios Asociados S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko apirilaren 7an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1106543