85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 715/2010 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Jesús Baigorri Aznárezek eskaturik, Bodegas Carlos Magañaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 715/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Jesús Baigorri Aznarez jauna atzera egintzat jotzen da, diru kopuru bat dela-eta Bodegas Carlos Magaña, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duen demandan; demandaren ondorioz egin diren jarduketak artxibatu eginen dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikuspen errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean."

Eta Bodegas Carlos Magaña, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko apirilaren 8an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1106601