85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

793/2011 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, ondoriorik gabe uzten duena Nafarroako Gazteriaren Institutuko Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutzarako lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen; bete beharreko lanpostuen artean Nafarroako Gazteriaren Institutuko Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutza zegoen. Aipatu deialdia 2006ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu zen, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikita, eta haren estatutuak onetsi ziren; horien xedapen iragankorrean ezartzen denez, ordura arte Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzarenak izandako ataletik beheragoko unitate organikoek aurrera jarraitu zuten izendapen eta eginkizun berekin, aipatu foru dekretuko garapen neurriak hartu arte, eta behin-behinekoz atxiki zitzaizkien erakunde autonomo berriko organoei ordura arteko eginkizun berekin; hortaz eta, besteak beste, Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako Bulegoa.

Geroago, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren azaroaren 17ko 357/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua Erakunde Autonomoaren egitura garatu zen bulego mailan, eta Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako aurreko Bulegoa kendu zen bertatik.

Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da eraginik gabe uztea aipatutako bulego burutza betetzeko lehiaketa.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutza betetzeko merezimendu lehiaketa indarrik gabe uztea; izan ere, departamentu horretako egitura organikotik kendu zen, erakunde autonomo horren egitura organikoa garatzen duen eta hura osatzen duten bulegoen eginkizunak ezartzen dituen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren azaroaren 17ko 357/2010 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2010eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an.

2. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106112