85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 174/2011 prozedura

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Carlos Hermida Santos prokuradoreak ordezkatzen duela, Banco Popular Español, S.A.k eskaturik, hipoteka dela-eta, José Antonio Alchu Jaunicorenaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 174/2011 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Azienda gordetzeko borda bat, Iturengo (Nafarroa) udal mugapean, Ameztian dagoena (25 zenbakia du eta ez du lehenagotik besterik izan); eta itxitako etxalde bat, ogi lurra eta belaia dena, eta haritz batzuk haren inguruko zati batean borda ondoan. Borda hori 24 metro luze eta 5 zabal da, hau da, 120 metro koadro; etxaldeak 48 giza-lur ditu eta 70 lau-kanako; horietatik, 34 giza-lur ogi lurrak dira eta gainontzeko 14ak eta 70 lau-kanakoak belaia; guztira, hektarea bat, 63 area eta 89 zentiarea. Finka horren iparraldean bada nabe bat aziendarentzat, 640 metro koadro estalikoa, bi unitatez osatua. Bata, 540 metro koadroko nabe arkuduna da, ipar-hego orientazioa eta bi isuriko estalkia dituena; hiru eremu ditu: ukuilua, elikatzeko korridorea bazkatokiarekin eta produktuen biltegia.

Bestea, 100 metro koadroko eranskina nabearen ekialdeko batean, deizteko gela eta esnetegia dituena. Nabea itxita dago alde guztietatik. Etxe nagusiaren iparraldean, 60 metrora, eta finkan baden beste nabe batetik iparraldera, 17,50 metrora, 450 metro koadroko nabea eraikitzen ari dira, solairu bakarrekoa, 30 metro luze eta 15 metro zabal, biltegirako eta aurrerakoak librean hazteko.

Inskripzioa.-Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3.095. liburukia, 25. liburua, 124. orria, 53. finka.

Tasazio balioa: hamalau mila bostehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta hogeita hamazazpi zentimo.

Enkantea ekainaren 2an eginen da, 10:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 017411 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiaren helbidea jakiterik ez badago, ediktu honek legezko jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.-Idazkaria, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1106612