85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02887 espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: M.ª del Carmen Olaechea Albistur.

I.F.Z. zenbakia: 15.856.157 A.

Helbidea: Albistur 14, 31770 Lesaka (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Erroizku 1.0100.110.020.

Tokia: 3. poligonoko 127. lurzatia.

Udal mugapea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

M.ª del Carmen Olaechea Albisturrek baimena eskatu du, behin-behinekoz aldamioak paratzeko Erroizko errekaren ibilguan, eraikin baten fatxada konpontzeko, Lesakako (Nafarroa) udal mugapean, 3. poligonoko 127. lurzatian.

Norabide askoko aldamio bat paratu nahi du eta egurrezko markesina bat ur azaletik metro bateko altueran; era berean, sare batez estali nahi du fatxada osoa, konponketa lanak egiten diren bitartean materialik eror ez dadin ibaira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko apirilaren 5ean.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1106238