85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

368/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, martxoaren 30eko 309/2011 Foru Aginduaren eranskinean antzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru Agindu horrek otsailaren 16ko 69/2009 Foru Agindua aldatu zuen, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloa, brigadatan eta taldetan, garatzen zuena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 309/2011 Foru Aginduaren bidez otsailaren 16ko 69/2009 Foru Agindua aldatu zen. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloa garatu zen, brigadatan eta taldetan.

Foru agindu horren eranskinean akatsa dagoela oharturik, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, non adierazten baita administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, bidezko da akatsa zuzentzea.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Martxoaren 30eko 309/2011 Foru Aginduaren eranskinean antzemandako akatsa zuzentzea. Foru Agindu horrek otsailaren 16ko 69/2009 Foru Agindua aldatu zuen, Nafarroako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako Arloa, brigadatan eta taldetan, garatzen zuena.

Honako hau dioen tokian:

Antolamendu unitatea / Foruzain zk. / Lanpostua / Destinoa.

Herritarren Segurtasunerako Arloa.

Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

1. Ekintza Taldea.

925 FORUZAINA ELIZONDO

Honela behar du:

Antolamendu unitatea / Foruzain zk. / Lanpostua / Destinoa.

Herritarren Segurtasunerako Arloa.

Prebentziorako eta Herritarren Arretarako Dibisioa.

1. Ekintza Taldea.

925 FORUZAINA IRUÑA

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 26an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1107608