81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

692/2011 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, merezimendu lehiaketa eginda, Roberto Moreno García jauna Hezkuntza Departamentuko Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko buru izendatzen duena.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 692/2011 Ebazpenaren bidez, Roberto Moreno García jauna Hezkuntza Departamentuko Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoko buru izendatu da sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106533