81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1150/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Teresa Sarasa Astrain prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 0001150/2010 auziaren familia autoak bideratu dira Rafael González Enguita jaunaren aurka. Prokuradoreak María Josefa Zamora Turrillas andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Rafael González Enguita jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Rafael González Enguita jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 24an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1105647