81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 408/2010 hitzezko judizioa (PZL)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.

Ana Sol Lezaun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, epaitegi honetan bideratu diren 408/2010 hitzezko judizioaren auto hauek aztertu ditu. Auzia Orkoiengo La Muga, 9. zenbakiko jabeen elkarteak sustatu du, Alberto Miramón prokuradore jaunak ordezkatuta eta Javier Purroy Goñi legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean den Promotora Etxebide, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Orkoiengo La Muga, 9. zenbakiko jabeen elkarteak, Alberto Miramon Gómara prokuradore jauna ordezkari duela, auzi-ihesean den Promotora Etxebide, S.L. enpresaren aurka jarri duen demanda. Horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.318,58 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, eta auzi honetan eragindako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Eta Promotora Etxebide, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1105668