81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1512/2010-A hipoteka-betearazpena

Mónica Pérez Orozco. Idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1512/2010-A hipoteka-betearazpenaren autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko ekainaren 23ko eguerdiko hamabietan egin dadin, behean azaltzen diren baldintzei jarraikiz. Hau argitaratzeak demandatuei jakinarazpena egiteko balio du, autoetan ageri den helbidean haiek aurkitzerik ez balego ere.

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 1512 10 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

Enkantean jartzen diren finkak:

-Etxebizitza bat. Iruñean dago, Antso Azkarraren etorbideko 17an, 5. solairuko eskuinaldean. 185 m²-ko azalera du. Trasteleku bat du erantsia. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 541. liburukia, 293. liburua, 223. orria, 16.689. finka. 210.000 (berrehun eta hamar mila) eurotan baloratu da.

-Iruñean dagoen lokal bat (Baztan Berria plaza 3, beheko solairua, 1 zenbakia). 200 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1245. liburukia, 716. liburua, 60. orria, 23972. finka. Balorazioa: 70.000 euro (hirurogeita hamar mila euro).

Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1106248