81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1388/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitu dela deklaratzen da prozesu monitorio hau, Rafael Martínez Arnaiz jaunak Auxiliar de Construcciones Burgalesas, S.L.ren aurka eskatua 9.586,78 euro gehi legezko interesak, bi puntu gehituta, erreklamatzeko.

Hartzekodunak idazkia aurkezten duenean betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, postulazioaren betekizunak beterik, erabakiko da.

Eta Auxiliar de Construcciones Burgalesas, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1106311