81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Administrazioarekiko Auzien Sala. Ediktua. 647/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Antonio Fernández Ayesak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak,

Aditzera ematen dut: 647/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman zen eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

89/2011 epaia.

Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras jauna. Magistratuak: Ignacio Merino Zalba jauna, Antonio Rubio Pérez jauna.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren aurka jarritako 647/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako hauek dira alderdiak: errekurtsogilea, Sindicato Médico de Navarra, Javier Castillo Torres prokuradore jaunak ordezkatua eta Fernando Azagra Díaz legelari jaunak zuzendua; eta demandatua, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Nafarroako Gobernuaren aholkulari juridikoak ordezkatu eta zuzentzen duena.

Epaitza:

Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, idazpuruan jada aipatua, eta deklaratzen dugu deuseza dela, antolamendu juridikoari aurka egiten diolako, Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorreko 1. idatz-zatia.

Epai hau irmo bihurtzen denean, haren epaitza eta deuseztatutako manua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, epaiaren aurka kasazioko errekurtsoa jar daiteke.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1106274