81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, AR-1 banaketa eremuaren eraikuntzari buruzko ordenantzaren 8. artikuluan. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2011ko apirilaren 4ko osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea AR-1 banaketa eremuaren eraikuntzari buruzko ordenantzaren 8. artikuluaren aldaketa. Ordenantza hori 2010eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1106547