81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua katastroko lurzati batean. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2011ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 1288. lurzatiaren aldaketa xehakatua, San Juan plazako 10ean, Fernando Beroiz Sierrak sustatua 2011MPGO0001 espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onesteko igorriko da, bidezko bada hori egitea.

Uharten, 2011ko apirilaren 14an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1107099