81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Eguesibarko Udal Planean, Ardatzi dagokionez.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko irailaren 4an egin osoko bilkuran eta legez erabateko gehiengoaren quoruma zuela, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa Eguesibarko Udal Planean, Ardazko UAO 1.2 unitateari dagokionez, Vicente Garrido Elustondok eta Adam Myszkowskik sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, onesten den aldaketaren edukiarekin batean.

ALDAKETAREN EDUKIA

Ardazko hirigintzako arau partikularren 26. artikuluaren barnean, unitate berri bat erantsi da, 19. poligonoko katastroko 381 eta 382. lurzatiek osatua, honako eduki hau duena:

UAO 1.2 unitatea

-Sailkapena: hiri lurzoru antolatua.

-Kalifikazioa: bizitegitarakoa.

-Eraikuntzaren baldintzak.

  • Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakartua.
  • Kalkulatutako azalera: 1.200 m².
  • Lerrokadurak: xehetasun azterlanean ezarriak.
  • Sakonera eraikigarria: xehetasun azterlanean ezarria.
  • Eraikigarritasuna: 259 m² lurzati bakoitzeko.
  • Okupazio baimendua: okupazioa librea da xehetasun azterlanean ezarritako lerrokaduren barnean.
  • Gehieneko solairu kopurua: beheko solairua + goiko solairu 1.
  • Beheko solairuaren garaiera, gehienez: 3,50 m (garaiera bikoitzak izan ezik).
  • Solairuen garaiera, gehienez: 2,70 m (estalki maldadunaren azpiko espazioak izan ezik).

-Erabiltzeko baldintzak:

  • Erabilera nagusiak: bizitegiak eta bizitegiei lotuak.
  • Erabilera toleratuak: merkataritzarako beheko solairuan, zerbitzuak, biltegiak eta eskulangintzako industria txikiak.
  • Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

-Hirigintzan indarra duen araudia betetzea.

  • Ardazko UAO 1.2 unitatearen barnean dauden lurren jabeek nahitaez doan laga behar diote Udalari unitateko aprobetxamenduaren %10. Unitatearen baldintzen ondorioz, lurraren ordez zenbateko bat eskudirutan ordainduz eginen da lagapen hori, behar den balorazioaren ondoan; horretarako, behar den hirigintza hitzarmena sinatuko da. Unitatean ez da hirigintzako lizentziarik emanen %10 lagatzeko betebehar hori betetzen ez den bitartean.
  • Etxebizitza kopurua handitzeak ez die berdegune eta eremu libreei eragiten, ezta aldaketarik ekartzen ere.

Eguesibarren, 2011ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1106540